«4 hilabetez luzatu behar izan du Udalak kontratua, eta 4.000 euro gehiago ordaindu beharko ditu»

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 18a, 02:00

Haur Eskolako lokal txikia eros­tea erabaki zuen Udal go­ber­nuak martxoaren 28ko Tokiko Gobernu Batzordean. Erabaki horren balorazioa egin du EH Bilduk prentsa-ohar bidez: «be­rri ona izan da, za­lantzarik ga­be. Hamaika bider erre­pikatu on­doren, EAJk era­baki zentzu­dunena hartu duela uste du EH Bilduk. Hala ere, EH Bilduk ohar­­tarazi bezala, aurre­kon­tu­an dirurik ez dagoenez 4 hila­be­tez luzatu behar izan du uda­lak kon­tra­tua eta 4.000 euro ge­hi­a­go ordain­du beharko di­tu».

Orain arte, alokairuan izandakoa
2015ean, EH Bildu udal gober­nuan zegoenean, Udalak Herri Eskolaren espazio arazoa kon­­ponduko zuen lokal txikia alo­katu zuen. Erosketa eskubidea barne hartzen zuen kontratua onartu zuten orduan, hortaz, «hilean 800 euro ordaintzea au­rreikusten zuen kontratuak, eta hiru urteetara lokala erosiz gero, aurretik hilero ordain­du­ta­ko guztia deskontatzeko au­kera zegoen». 

EH Bilduk dio hasieratik argi izan duela «behin-betiko haur eskola, promotoreak Uru­mea Berrin Udalari eman be­ha­rreko lokalean finkatu behar zela, baita alokatutako lokala erosi behar zela ere». Azken hau, «gurasoen esku egongo litzateke ludoteka bat ego­ki­tzeko; edo bestela, XaguXarren egoitza hemen kokatu ahal izango litzateke».

EAJ, kontratuaren berri
EH Bilduk dio EAJk betidanik izan duela kontratuaren berri: «EAJk abenduan aurkeztutako 2018ko aurrekontu proiektuan lokala erosteko partidarik ez zegoela ikustean, EH Bilduk abenduaren 22an aurkez­tuta­ko 27 emendakinetako bat lokala erosteko partida bat gehitzea izan zen. EAJk, urtarrila hasie­ran, emenda­kina baztertu zu­en lokala erosteko beharrik ez zegoela argudiatuz». Horrez gain, guraso taldeek ere aur­keztu zuten erreklamazioa: «EAJk bi urte barru erosteko aukera hausnartzen ari zirela aipatu zuen.

«4.000 euroko kostu gehi­garri hau EAJren proiektu eza­ren ondorio argia da. Onar­te­zina da ingurukoek behin eta berriz ohartarazita ere, EAJri bost axola izan izana guz­tiak», salatu du alderdi aber­tzaleak. Eta gehitu dute: «EH Bilduk proposatutako guz­tia­ri ezetz esatea da EAJren helbu­ru bakarra. EAJren obsesio hau dagoeneko kalte nabariak sortzen ari da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!