Tarteka Herri Eskolako guraso eta familiek heziketaren munduan murgiltzeko, eta bere seme-alaben ingurua hobeto ulertzeko mintegi eta tailerrak eskaini ohi ditu Guraso Elkarteak. Bihar izango da hurrengoa, emozioen ingurukoa.
Nola landu emozioak familia barruan hitzaldia eskainiko du, hain zuzen, Amaia Vazquez psikologoak. Arratsaldeko 18:30etatik aurrera izango da, Herri Eskolako areto nagusian.
Gurasoei, eta orokorrean, familiei zuzendutako hitzaldia da.
Herri Eskolako guraso elkarteak antolatu du, Udalak babestuta.
Errespetua eta kudeaketa
Emozio guztiez arituko da bihar Vazquez, bereziki, horien errespetuaz eta kudeaketaz.
Emozioak errespetatu eta kudeatzeko tresnak eskainiko ditu Amaia Vazquezek.
Besteak beste, «tristura, amorrua edota beldurra ekiditen saiatzen gara eta gure seme-alabek horiek sentitu eta adierazten dituztenean, ez ditugu errespetatzen», azaldu dute.