Bi Federazio sari Hernanik, Gipuzkoako Batel Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 17a, 02:00

Bi zita izan dituzte Hernaniko arraunlariek, asteburu honetan. Batetik, Pasai Donibanen, Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatu dute, Hernaniko bost ba­telek. Sailkatze estropadetan, fin ibili ziren mutil infantilak, eta finalera sailkatzea lortu zuten; baina final horretan, ordea, laugarren postuarekin konformatu behar izan zuten.
Haur eta promesa mailetako neskek, berriz, kontsolazio finalak jokatu zituzten, Fede­razio Saria lortzeko lehian; eta bietan nagusitu ziren!
Absolutu mailako nesketan, berriz, kontsolazio finalik ez zen jokatu, eta beraz, final nagusitik kanpo egonda, Zu­ma­iara jo zuten hernaniarrek, igandean. San Tel­mo Saria jo­katu zen bertan, baina ez ba­teletan, trainerilletan baizik. Eta ederki aritu ziren. Zuma­ia­ko trainerillarekin aritu ziren, txanda berean, eta aurrea har­tu zien hernaniarren Oindi ontziak. Beste txandako biek, San Jua­nek eta Oriok, bere den­bora hobeto zuten; eta beraz, hiru­garren bukatu zuen San Tel­mo Saria, Hernanik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!