On Egin! kanpaina berria jarri du martxan, aste honetan, Berriak merkatari eta ostalarien elkarteak. Atzo hasi eta ostiralera bitarte, boleto bana emango diete opari, ekimenean parte hartzen duten janari eta belar dendetan erosten dutenei; eta horiekin, irabazi ahal izango dituzte 2, 3 edota 5 euroko deskontu-baleak, eta erosketetarako poltsak.
Deskontu-bale bakoitza, erabili ahal izango da boletoa jaso den denda horretan, apirilaren 30era bitarte. Egun horretan bukatuko da kanpaina.
Ekimen honekin, Berriak elkarteak sustatu eta saritu nahi izan ditu, elkarteko komertzioetan egindako erosketak: «eman ezazu buelta bat Hernaniko dendetatik, eta lortu itzazu sari pila bat!», animatu dituzte herritarrak.