Zelaian eta harmailetan estututa ere, galdu

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 16a, 02:00

Aste honetan Landare ur az­pi­an geratu bada ere, horrek ez ditu zaleen animoak eta jo­ka­la­rien indarrak ito. Atzo, Or­di­zi­aren kontrako derbia Ano­e­ta­ko miniestadioan jo­ka­tu behar izan zuen Hernanik. Estutzen saiatu arren, ordea, Ordizia gehiago izan zen; 12 eta 39.

Indarrak galtzen
Partidua hasterako, zalez be­te­ta zeuden harmailak, Anoe­tan. Ordiziakoak ez ziren gu­txi, baina ezta Hernanikoak ere.

Indar hori baliatuta, azkar iritsi zen partiduko aurreneko en­tsegua. Ordiziarentzat izan zen. Baina berehala erantzun zu­en Hernanik; 13garren mi­n­u­tu­an berdinketa lortu zuen Jon An­der Puertasek. Atsede­nal­dia­ren aurretik, ordea, bes­te en­ts­e­gu bat, eta hura trans­formatzea lor­tu zuen Ordiziak (5-12), eta, se­gi­dan, ikara­ga­rrizko laster­ke­ta egin on­do­ren, marra pasatzea lortu zuen Hernaniko Oier Gar­men­di­ak; baina epaileak ba­lio­ga­betu egin zuen, eta txar­tel ho­ria atera, ba­loia ukitu zuelako, Ordiziak ate­ra zuenean.

Atsedenalditik bueltan, bizi hasi zen Ordizia, eta eta 58ga­rren minuturako, bi entsegu eta transformazio bat lortuta zegoen; txartel horiren bat tarteko. Amore eman gabe es­tutzen segi zuen Hernanik, eta Luke Courzaten entsegua eta Anartz Elosegiren transfor­ma­zio­arekin, 12-24 jarri zuen mar­kagailua. Indarrak ahuldu zitzaizkion pixkanaka, ordea, eta gainerako puntuak Ordi­ziak bildu zituen; 12-39.

Errekuperazioa, Perlan
Hurrengo erronketan jarria dauka burua orain, Hernanik: jaitsiera saihesteko play offa eta Europako Sevens Txa­pel­ke­ta. Perlako itsas uretan hasiko du gaur, errekuperazioa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!