Berdintasunaren edota generoaren ikuspegiaren inguruan, besteak beste, makina bat aldarrikapen egin dituzte emakumeek urteetan zehar, eta egoera aldatzeko borroka askoren atizindari eta gidari izan dira. Hernanin bertan, adibidez, Empar Pineda, militante feminista, eta lesbiana izaera publikoki agertzen aurrenekoa, estatu osoan egin zen ezagun.
Esperientzia horietako askoren berririk ez dute, ordea, belaunaldi gazteagoek. Horregatik, atzo solasaldian izan ziren Biterin, hainbat adinetako emakumeak, tartean Pineda bera, Emakume hartu hitza eta ekintza egitasmoaren bueltan, eta omenaldia egin zuten gero Zinkoenean, orain arteko borroketan lan egin duten emakumeak gogoratzeko, eta hariari tiraka, lanean segitzeko.