Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, azoka solidarioa jarriko da gaur Plaza Berrin, 10:30etatik 14:00etara. Bildutakoa behar gehien dutenei laguntzeko erabiliko du Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak. Norberak etxean dauzkan disko eta liburuak ere eraman ditzake, saltzeko.