20 pelota elkarte lehian, Berria Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 15a, 02:00

Datorren asteburuan hasiko da taldekako eskuz binakako Berria pelota txapelketa; Her­na­ni eta Gazteleku pelota el­kar­teek antolatu dute aurten ere, Petritegi sagardotegiaren la­guntzarekin eta Berria egun­kariaren babesarekin. 20 talde ariko dira lehian; tartean, Her­nani, iazko marka, final laur­de­­nak, gainditzeko ahale­gi­nean.

Atzo egin zuten zozketa, fi­nal hamaseirenak eta final zor­tzirenetako batzuk zeinen ar­tean jokatuko diren zehaz­te­ko. Talde bakoitzak, kadete, ju­benil eta nagusien mailako bi­kote bana aurkeztuko du, elkartean bertan fitxa dau­ka­na, eta ez da infantil mailako pe­lotaririk onartuko. Era be­re­an, kadeteek ezingo dute na­gu­sien mailan jokatu.

Sailkatzeko arauei dagokienez, ohi bezala, kanporaketa sistema erabiliko da: bi partidu irabazten dituen elkartea sailkatuko da aurrera egiteko. Baina elkarte batek kanporaketa bateko lehendabiziko bi partiduak irabazten baditu, hiru partiduetan tanto gehien egiten dituen elkartea sailkatuko da. Era berean, finalerdietan, partidu gehien irabazi dituena, edo, berdinketaren kasuan, tanto gehien egiten dituenak lortuko du hirugarren postua, eta besteak, laugarrena.

Jaialdiak, salgai
Jaialdiak non jokatuko diren zehaztu da, baina Gaztelekuk, Iparraldek eta Hernanik etxe­an jo­ka­tuko dituezten final zor­tzirenetako partiduak ken­du­ta, salgai daude gai­non­tze­koak, 300 euroan. 
Partidu guztiak igandetan jokatuko dira, GRAVNI edo Herriartekoarekin bat egiten ez badute, edo jaialdia erosi­ta­ko klubak, jokalariekin ados­tuta, aldatzen ez badu. Finala, berriz, Hernanin izango da.

FINAL HAMASEIRENAK

-Apirilak 22, Hernanin: Danok Lagunak vs. Azkoitia.
-Apirilak 22, Andoainen: Txukun Lakua vs. Zugarralde.
-Apirilak 29, Hernanin: Aloña Mendi vs. Joko Alai.
-Apirilak 29 Andoainen: Buruzgain vs. Upo Mendi.

FINAL ZORITZIRENAK

-Maiatzak 6, Hernanin: Ilunpe vs. apirilaren 22ko Hernaniko irabazlea.
-Maiatzak 6, Andoainen: Erreka vs. apirilaren 22ko Andoaingo irabazlea.
-Maiatzak 13, Hernanin: Hernani vs. apirilaren 29ko Hernaniko irabazlea.
-Maiatzak 19, Iparraldean: Iparralde vs. Lapke.
-Maiatzak 19, Hernanin: Olgetan vs. Pagazpe.
-Maiatzak 27, Hernanin: Lea Ibarra vs. Oberena.
-Maitzak 27, Andoainen: Gazteleku vs. Amurrio.

AZKEN TXANPA

-Final laurdenak, ekainaren 3 eta 10ean.
-Final erdiak: ekainaren 17an.
-Finala: ekainaren 23an.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!