Finaletik pauso bakarrera dira palista hernaniarrak, Herriarteko Txapelketan; baina pauso zaila dute azkeneko hori. Donostia faboritoaren kontra jokatuko dute semifinaletan, eta bihar daukate joanekoa, Loiolako frontoian, goizeko 11:00etan hasita. Hernaniren aldetik, buruz buru ariko da Aritz Murgiondo, binaka Eneko Lujanbio eta Aiheko Zubimendi, eta banaka baina zazpi barruan Iñaki Kerejeta.