Giza Katean izenematea, bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 2a, 02:00

Dagoeneko 250 astigartarrek eman dute izena, Gure Esku Dagok ekainaren 10erako deitu duen Giza Katerako; eta bihar bukatuko da apuntatzeko epea. Gaur, Foru Plazan jarriko dute mahaia, 11:00etatik 13:00etara; eta bihar, Joseba Barandiaran plazan, 12:00etatik 14:00etara.
Egunean, Aginagara joateko (bertan daukate kilometroa astigartarrek) autobusa jarriko dute, autoz iristea zaila izango delako. Aurrerago jakinaraziko dute zein ordutan eta nondik aterako diren autobusak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!