Txakurrei txertoa jartzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 26a, 02:00

Udalak Bandoa argitaratu du, jakinarazteko ekainaren 5ean, asteartean, albaitaria izanen dela herrian, txakurrei txertoa jarri ahal izateko; 16:00etan plazan. Txakurraren titularraren NANa eta txakurraren kartilla eraman behar dira, eta gogorarazi dute lau hilabetetik aurrerako txakurrak identifikatu eta txertatu behar direla. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!