Festak antolatzea erabakita, boluntario bila

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 7a, 02:00

Herri Batzarra egin zen asteazkenean, Txino auzoko jaien antolakuntza batzordeak deituta, eta aurten ere festak ospa­tzea erabaki zen.
Behin baiezkoa erabakita, boluntario bila ari dira orain.

Prest dauden boluntarioei izena emateko eskaera
Asteazkeneko batzarrean ezta­bai­datu zen aurtengoan Txino auzoko festak ospatu, bai ala ez. Orain arte dinamizazio lanetan aritutako Gazte Asanbladak ardurak berriro bana­tzeko beharra mahai gainean jarri zuen, eta horren harira atera zen eztabaida.
Batzarrera gerturatutakoek jaiekin jarraitzea erabaki zuten, eta horrela, maiatzaren 4 eta 5ean eginen dira Txino auzoko festak.
Ohi bezala, «egitarau oparo eta erakargarria» osatzeko konpromisoa erakutsi dute, baina Jai Batzordeak laguntza eskatu die herritarrei, «bakoitzak gustokoen duen lana eginez, beste urte batez jai giroak Txino auzoa alaitu dezan». Ho­rre­tarako, boluntarioak behar dira lanerako, eta prest daudenei dei egiten zaie izena eman dezaten, Amaia kafetegian eta Motzane tabernan jarritako zerrendetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!