Hernani, Astigarraga eta Urnietako 21 sagardotegitan, Garinen, Errioguardan eta Larraulgo eskolan izan da aukera parte hartzeko, bi hilabetez, Dobera Euskara Elkarteak eta Iraulio Panttalone Bertso-Kabiyak antolatu duten Bota Bertsoa! bertso paper lehiaketan.
155 bertsotik gora jaso dira. Sariak, berriz, parte hartu duten sagardotegi adina eta bat gehiago izan dira. Atzo banatu zituzten, Biterin egindako ekitaldian.
Nolako bertsoa, halako izendapena
Iraulio Panttalone Bertso Kabiyako kideek egin dituzte epaile lanak, eta bertsoak bezain xelebreak diren izendapenak erabili dituzte, sariak banatzeko.
Saridunak ondorengoak dira: Hernaniko nesken 1. futbol taldea, Maddi Ormazabal (Hernani), Iñaki Iglesias (Elgoibar), Alaia Esnaola (Hernani), Janire Ezeiza (Hernani), Paula Ibabe eta lagunak (Oñati), Ander Etxeberria eta lankideak (Zestua), Josu Elola (Tolosa), Asier Etxaniz (Zumaia), Anbula (Usurbil), Radioshak-Andriu (Villabona), Estitxu Agirre, Arantxa Aira (Hernani), Nahikari Lopez (Zaldibi), Kepa Maiz (Zarautz), Hernaniko nesken waterpolo taldea eta Txupi, Iraditarrak (Hernani), Xabi Burgaña (Irun), Pello Urretabizkaia (Beasain), Onintza Legorburu eta lagunak (Antzuola) eta Ion Beloki (Andoain).
Bi lagunentzako otorduak, sagardo kaxak, Olaizola II pilotariaren kamiseta, Kronikak antolatutako Bertso Gutizitarako 2 sarrera... banatu dira.
PARTE HARTU DUTENAK
Hernanikoak: Alberro, Altzueta, Akarregi, Elorrabi, Goiko Lastola, Iparragirre, Itxas-Buru, Larre Gain, Otsua-Enea, Rufino, Zelaia, Olaizola. Errioguarda enea eta Garin taberna ere bai.
Astigarragakoak: Gurutzeta, Ipintza, Lizeaga, Oialume Zar, Oiarbide, Rezola, Roxario, Petritegi eta Zapiain.
Urnietakoak: Elutxeta.
Larraul: Larraulgo eskola
Bertso sarituak irakurtzeko egin klik hemen.