Elkarbizi taldeak antolatuta, mahai ingurua egingo da larunbatean, 11:00etatik 13:00etara Lasarte-Oriako Villa Mirentxun, ekonomia eredu desberdinen inguruan. Hainbat hizlari elkartuko dira: besteak beste, Isaías Hernando, Economía de comunión taldetik; J.M. Larramendi, kooperatiba kide ohia; Joannes Roso, TZBZ kooperatibako sortzaile gaztea; Miguel Angel Laspiur, ALEko presidentea; eta José Luis Madinagoitia, ALEko zuzendarizako kidea. Carlos Etxeberri kazetariak zuzenduko du saioa, eta irekia izango da. Izena emateko azken eguna da gaurkoa: ganboiturri@gmail.com.