Errotzen hAstea antolatu du Hernani Errotzen elkarteak aste honetarako. Atzo inauguratu zuten Euskal Herriko Frontoiak: Hernani 1873-76 erakusketa, eta gaur, horren jarraipen gisa, hitzaldia eskainiko du Iñaki Uriarte arkitektoak: Frontones de Euskal Herria: El ágora vasconavarra. Arratsaldeko 19:30etan izango da, Biterin.
Bakarrizketa musikatua, bihar
Ostiralera arte luzatu dute aste berezi hau, erakusketarekin batera. Goizez eta arratsaldez bisitatzeko aukera izango da, Biterin: 10:00-12:00 eta 17:00-20:00. Eta hori guztia borobiltzeko, bakarrizketa musikatua eskainiko du Asisko Urmenetak bihar, Esklabo alaiak izenburupean. 19:30etan izango da, Biterin.