Extremadurako zaporeak zabalduko dira herrian

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 14a, 02:00

Extremadurako jardunaldiak gaur hasiko dira, 19:30etan Biterin Ezequiela Albarrán García irakasleak emango duen hitzaldiarekin: Extremadurako eta Maltraviesoko kobazuloko aurreneko biztanleak izango ditu hizpide.

Bihar, berriz, Extremadurako za­pore eta usainak irisiko zaizkie hernaniarrei. 26garren edi­zioa da aurtengoa eta urtetik urtera Extremadura hurbiltzen da Hernanira asteburu batean. Gaurko hitzaldiaren ostean, bihar 10:00­etan hasita Atsegindegin, Extrema­du­rako jaki gastronomikoen fes­ta egon­go da; probatu, dastatu eta erosteko aukera izango da. 
Postuak jarriko dituzte, ber­tako gastronomiarekin eta informazio turistikoarekin. Pintxoak eta ardoa ere izango dira aukeran.
Goiz osoan egongo dira bertan, eta ondo girotuta, gainera. Musikak ez du etenik izango, Extrema­du­rako jotekin eta kantu tipikoekin, eta dantza ere ez da faltako: Gainera, 13:00ean, Virgen de Guadalupe taldeko koru eta dantzariek emanaldia egingo dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!