Mendekoste jaietako Etxeberriko danborradan (maiatzak 20) eta ondorengo San Joan jaietako danborradan parte hartu nahi duten haurrei dei egiten zaie, datorren astelehenean, apirilaren 16an, hasiko diren entsaiotara joatera. Astelehenetik ostegunera egingo dituzte entsaioak 18:30etatik 19:30etara. Helduen danborrada maiatzaren 18an izango da, 23:00etan, eta entsaioak berriz astelehenean, 16an, hasiko dira, 19:30etatik 20:30etara, astelehenetik ostegunera.