‘Castellon I’ espetxera gazte martxa antolatu da apirilaren 28an

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 14a, 02:00

Hernaniko Gazte mugimenduak hainbat ekintza burutu ditu azken aldian eta oraingoan, apirilaren 28an, Castellon I espetxera gazte martxa an­tolatu dute. Autobusean joateko zerrenda Garin tabernan dago eta 10 euroko kostua du.
Hernaniko Gazte mugimenduaren esanetan: «Gaur egun azken hamarkadetako gatazkaren ondorioak jasaten gabiltza gure herrian… oraindik 19 preso politikok bahituta jarraitzen dute estatu espainol zein frantsesean sakabanatuta. Gure iritziz preso eta iheslariak gure herrian sujetu politiko diren heinean kalean behar dute egon, jolasean, borrokan, olinpiadetan, lanean, gaztetxean, euren familiekin… eta denak askatu arte borrokan jarraitzea da gure hautua. Hala ere, gero eta gazte gutxiago gara espetxeetako errealitatea gertutik ezagutzen dugunak. Horregatik martxa egingo dugu, inoiz kartzeletara mugitu ez garen gazte guztei aukera emateko hainbeste euskal herritarrek astebururo jasaten duten erre­presio mota hau euren azalean sentitzeko, eta kontzi­en­tzia hartzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!