Kaxko Elkartea Foru Aldundiarekin bilduko da datorren ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 14a, 02:00

Kaxko Elkarteak pasa den asteazkenean egin zuen urteroko Batzar Orokorra. Bertan hartu zen erabaki garrantzi­tsu­etako bat izan zen Txo­txaren inguruko Aisialdirako eta gaueko atsedenerako eskubideak foroa antolatzeko aurrera pausoak ematea.
Alberto Blanco Kaxko Elkarteko presidentearen esa­ne­tan: «ostegunean Foru Al­dun­­­diko arduradunekin bilera eskatu eta daukagu. Beraien la­gun­tza eta aholkularitza nahi dugu. 2018garren urteko Plan Estrategikoaren barruan sartu dute Aisialdirako eta gaueko atsedenerako eskubideak eta foroa antolatzeko eman ditzazkegun pausoak zeintzuk izan daitezkeen ematea espero dugu eta hori antolatzeko ere diru laguntza. Hala ere, hori osteguneko bileran erabakiko da».
Asteazkeneko Batzarrean aurten antolatu diren ekitaldi eta besteekin jarraitzea erabaki zen eta Udalari horiek anto­la­tzeko laguntza eskatuko zaio.
Zuzendaritza Batzordeko ki­deak aldatzeko erabakia hartu zen eta Alberto Blancok presidente izateari utziko dio, hala ere laguntzen jarraituko du.  Azken urtean egin den lanaren inguruko argibideak ere eman zituzten eta kontuei buruzkoak ere bai hurbildu ziren guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!