Ahozko narrazio tailerra, 16 urtetik gorakoentzako dena, atzeratu egin da liburutegian. Apirilaren 21 eta 28an eta maiatzaren 5ean emango da, 10:30etatik 12:30etara. Kontu Kantoi ipuin kontalaria, Beatriz Egizabal izango da saioen gidaria, eta istorioak nola osatu eta kontatzeko hainbat teknika irakatsiko ditu. Datorren ostiralera arte luzatu da izen emateko aukera.