‘Santiagomendi-Landarbaso ekosistemak’ aztergai astelehenean, pleno aretoan

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 14a, 02:00

aurrera dijoa Astigarragako uda­lerria garatzen ari den Pai­saiarako Ekintza Planaren es­trategia, eta astelehen honetan beste pausu bat emango dute. Santiagomendi-Landarbaso ekosistemak ikerketa-mintegia antolatu dute, Aiako Harria Parke Naturalarekin muga egiten duten bertako ekosistema baliotsuak ezagutarazteko.

Etzi izango da hori, eguerdiko 12:00etatik 13:30etara, udaletxeko pleno aretoan.

Ekosistemen inguruko dokumentuaren aurkezpena

Hortaz, ekosistemen berri ema­­­tea izango da etziko minte­gia­ren helburua, bai adituei baita he­rritarrei orokorrean. Eta hori aprobetxatuko dute Ekosis­te­men karakterizazio, inbentario eta balorazioa dokumentua aur­­kezteko. Bertan erakutsiko dira LAMBIOEVA eta LANZOOEVA metodologiak, baita inbentarioaren xehetasunezko kartografia berria aurkeztu ere.

Bost gai, ekosistemez

Bost gai landuko dira, bost hizlariren bidez: Kripta S.L.ko Elena Alonso eta Raoul Servert; EHUko Lurraldeon taldeko Itxaro La­tasa; EHUko Guillermo Meaza; eta Lurraldeon taldeko Peio Lozano. 

Izenematea, debalde

Astelehenean egingo den saioa, beraz, irekia eta debaldekoa izango da. Dena den, parte hartu ahal izateko izena eman beharko da aurretik: www.astigarraga.eus web-orrian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!