Partidu garrantzitsuak izango dituzte gaur, GRAVNI txapelketan, palista eta esku pelotari hernaniarrek. Eskuz, bereziki klabeak dira, trinketeko 22 urtez azpikoetan jokatuko dituztenak: Ekaitz Cisneros buruz buru, eta Xabat Pagola eta Endika Arizmendi binaka, Arabaren kontra ariko dira, eta irabazi beharra daukate, semifinaletara sailkatzeko. Gasteizko Astronomos frontoian jokatuko dute, bihar goizeko 09:30etan hasita. Bertan ariko dira, palistak ere; baina gaur arratsaldeko 15:00etan. Nagusietan ariko dira Ariane Arrieta eta Miren Goikoetxea, Arabaren kontra; eta badauzkate aukerak, semifinaletara sartzeko. Gazteetan, berriz, Alaitz Tejedor eta Leire Galdos ariko dira, Arabaren kontra.