Bilera informatiboa bihar, txosnei buruz

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 14a, 02:00

Kezkatuta agertu da As­ti­­ga­rragako Gazte Asan­bla­­­da Santio festetako txos­­nen inguruan: «txosnak arrisku larrian dau­de», adierazi zuten au­rre­­ko astean. 

Horrexegatik, presazko bilera-deia egin dute biharko; arratsaldeko 18:00­e­tatik aurrera el­kar­tuko dira gazteak, kul­tur etxeko areto nagusian.

«Ez dugu negoziaziorako asmorik jaso»
Aurreko astean zabaldutako oharrean, Gazte Asan­bladak onartu zuen Udalaren bi bilera izan ondoren, kezkatuta daudela: «Udalak nahi du [txosna] de­nak fusionatu eta karpa bakarra osa­tzea». «Udalak hartutako erabaki hau ez da herri-mailan zabaldu ezta fu­sioan parte hartzea nahi duten herriko beste eragileekin partekatu ere; hau da, beste behin, he­rriarekin adostasun ba­te­ra iritsi gabe hartutako erabaki da».

Astigartar guztiak deitu dituzte bilerara, egoera aztertzen laguntzeko.

Eta Gazte Asanbladak argi dio: «erabaki honen au­rre­­an, hainbat hausnarketa egin ondoren, gure erantzuna ezezkoa da. Asanbladak urteetan zehar sortu eta antolatu duen gunearekin haustea izango litzakeelako».

Bilerarako deia, astigartar guztiei

Horregatik guztiagatik bilerarako deia luzatu die Astigarragako Gazte Asanbladak herritar guztiei. Bihar izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, kultur etxeko areto nagusian. Adierazi dute, bertan azalduko du­tela egoera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!