Igandean jokatu zen Hernaniko kiroldegian, judoko Euskadiko Txapelketa, kadete mailan. Eta ederki aritu ziren hernaniarrak, etxean!
Ainara Eizagirrek, finalera sailkatzea lortu zuen, 57 kilo azpikoetan, baina galdu, eta txapeldunorde izan zen.
Domina bana lortu zuten, Xabat Lopezek (73 kilo azpitik) eta Ioritz Aristizabalek (81 kilo azpitik) ere, hirugarren.