Maiatzaren 3ra arte irekita dago epea, kultur jarduerak antolatzeko eta auzo elkarteei bideratutako diru-laguntzak eskatzeko. Biak Udaleko Kultura sailak kudeatuko ditu. Auzo elkarteei dagokienez, Auzo Elkarteen Udal Erregistroan inskribatuta egon behar dute elkarteek, baina kultur jarduerei dagokienez, antolatzaileak Hernanikoak ez izanda ere, jarduera Hernanin egiten den kasuetan diru-laguntza jaso ahal izango da. Oinarriak ikusi eta eskaerak egiteko, HHZ zerbitzura jo daiteke, astelehenetik ostiralera, 08:00-19:00 eta hileko 1go eta 3garren larunbatetan, 10:00-13:00.