Etxebizitza, enpresa edota merkataritza lokaletako elektrizitate kontsumoa ezagutu eta nola aurreztu ikasteko tailerra antolatu du Udalak doan, Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren barruan. Tailerra, maiatzaren 10ean emango da, 11:00etan Biteriko KZ Gunean. Doan da, baina maiatzaren 4a baino lehen izena eman behar da: m-aldaia@hernani.eus / 688 84 17 74.