Igoerarako borrokan jarraitzen du Hernanik, Ohorezko Erregional Mailan. Real Unionen zelaian jokatuko du gaur, 16:00etan, eta aukera polita dauka, aurrerapauso bat emateko. Hirugarren daude txuri-berdeak, 53 punturekin, eta elkarren kontra jokatuko dute aurreneko biek, Ordiziak (59 puntu) eta Tolosak (55), Tolosan. Bestalde, Emakumezkoen Euskal Ligan, salbazioa ziurtatzeko jokatuko du Hernanik gaur, Añorga B azkenaurrenaren kontra, gaur arratsaldeko 17:15etan Zubipen.