Nola landu emozioak familia barruan hitzaldia eskainiko du Amaia Vazquez psikologoak ostegunean, arratsaldeko 18:30etan hasita, Herri Eskolako areto nagusian. Emozio guztiak errespetatu eta kudeatzeari buruz hitz egingo dute. Herri Eskolako guraso elkarteak antolatu du, Udalaren babesarekin.