Asteburu honetan jokatuko dute, Pasai Donibaneko uretan, Gipuzkoako Batel Txapelketa. Gaur 16:30etan izango dira kanporaketak, eta bertan ariko dira Hernaniko bost batel: neska absolutuak, promesak eta infantilak; eta mutil kadeteak eta infantilak. Kategoria bakoitzeko lau batel onenak, finalean ariko dira bihar, goizeko 10:00etan hasita.