Ate irekiak, bi aste barru

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 14a, 02:00

Apirilaren 30etik maiatzaren 11ra arte izango da aurten Kiriketa Haur Eskolan izena emateko epea. Horren aurretik, guraso eta familiek Haur Eskolaren instalazioak bisitatzeko aukera izango dute; hain zuzen, hilaren 23an eta 25ean egingo baitituzte ate irekiak, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara bitarte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!