Ez-ohiko deialdian, Plenoa etzidamu

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 14a, 02:00

Aurreratuta dator hilabete honetako plenoa. Martxoan ez zen osoko bilkurarik egin, eta beraz, gaiez beteta egin dute astearterako deia. Eguerdiko 13:30etan hasita izango da, udaletxeko pleno aretoan. Denera, hamabost puntu izango dituzte mahai gainean, besteak beste: 2017ko likidazioa, kontratazio-mahaiaren eraketa, bost mozio eta galdera eta erreguetarako txanda.

Lehenago, bozeramaileen batzordea
Horren aurretik, bozeramaileen batzordea bilduko da alkatetzan, eguerdiko 12:30etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!