Maiatzaren 1ari aurrea hartuta, hainbat ekitaldi antolatu ditu Hernaniko Langileen Babeserako Sareak, Udaberri Gorria izenburupean. Ostegunean eta atzo hitzakldia eta blokearen aurkezpena egon ziren eta gaur berriz M1 Lengileontzat festa antolatu da, 20:00etan, gaztetxean. Datorren astetik aurrera, bi ostiraletan, hitzaldia eta pelikula izango dira, eta hurrengo ekitaldia, Maiatzaren 1ean bertan izango da; kalera ateratzeko dei egin dute.