Anoetako miniestadioan jokatuko da derbia, bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 14a, 02:00

Ezingo du Lan­dareko be­rota­su­nean jokatu Hernanik, ligako azkeneko partidua etxeko talde bezala. Urak hartu zuen Lan­da­re, asteazkenean, eta ez dago bertan jokatzeko moduan. Hori horrela, Donostiako Kote Olai­zola zelaian, Anoetako miniestadioan, izango da Her­nani eta Ordiziaren arteko derbia; bihar, eguerdiko 12:00etan.

Ez dauka ezer jokoan Her­nanik, azkenaurreko postuan bukatuko baitu liga, ziur. Baina derbi bat beti da garrantzitsua, eta aukera polita daukate trikoloreek, gozo pixka bat jartzeko denboraldi gaziari.

Aldiz, derbiaren motibazioak bultzatuta bakarrik ez, zerbait jokoan dutela etorriko dira ordi­ziarrak. Bosgarren daude sailkapenean, eta play-offa joka­tzeko txartela ziurtatu badute ere, badaukate aukera oraindik, aurreneko kanporaketa etxean jokatzeko; baita seigarren postura jaisteko ere.

Bi derbi jokatuko ditu Her­nanik, ligako azkeneko bi partiduetan: Ordiziaren kontrakoa bihar, eta Getxoren zelaian da­to­rren asteburuan. Baina nahi gabe ere, hurrengo zitetan izan­go dute burua, neurri batean.

Izan ere, bi zita garrantzitsu izango dituzte, maiatzean. Au­rrena, maiatzaren 11tik 13ra, Europako Sevens Txapelketa jo­katuko dute trikoloreek, Erru­sian, joan den urtean Espai­nia­ko txapeldun izan ondoren.

Eta gero, maiatzaren azkeneko bi asteburuetan, mailari eusteko play-offa izango dute, Ohorezko B Mailako txapeldunordearen kontra. Kanpoan jo­katuko dute joanekoa, 19-20ko asteburuan, eta Landaren bueltakoa, hurrengoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!