Emakume hartu hitza eta ekintza ekimenaren barruan belaunaldi desberdinetako emakumeen arteko solasaldia antolatu da gaur Biterin, 10:00etan. Emakume ezberdinak bildu eta baikoitzak bere esperientziak edo bizipenak kontatuko ditu, batez ere ikuspuntu feministatik.
Irekia da eta edozeinek partu hartu dezake Biteri ko solasaldian. Antolakuntzatik diote emakume batzuen presentzia lotuta dutela «dinamizatua izateko ta ez ain inprobisatua hainbat belaunalditako feministen arteko trasmisio honetan».
Ekitaldi txikia, baina beharrezko aitortza
Solasaldia amaitu ondoren zinkoeneara abiatuko dira. Bertan, 12:30etan, ekitaldi txiki bat antolatu da eta aitortza publikoa egingo zaie Hernaniko emakumeei. Emakumeen lanaren inguruko aitortza egingo da orokorrean. Musika egongo da eta poesiaren bat ere irakurriko dute.