Ttarlaren festa, Dantzari Festaren preludio

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 14a, 02:00

Ttarla  Dantza Taldeak 25garren urteurrenaren ospakizunekin jarraitzen du gaur. Atzoko emanaldiaren ondoren gaur egun osoko egitaraua antolatu dute eta hori dena etzi hasiko den Dantzari Festaren preludio izango da. 

Gaur, egun osoko festa an­tolatu dute, Ti­lo­setan. Goi­zean, 11:30etatik au­rre­ra, Ka­nika taldearen jo­la­sak eta Apa­­xi kontalaria izango dira; eta bazkaria gero, eguerdian. Arra­tsal­dez, 17:00etatik aurrera, erromeria eta tailerrak izango dira.

Euskal jantzien erakusketa, Dantzari festa hasteko
Ttarla Dantza Taldearen festa amaituta, astelehenean eman­go zaio hasiera, San Joan Kon­partsak antolatzen duen Dan­tzari Festari.
 
Aurten 23garren edizioa betetzen du. Eta euskal jantzi­en erakusketak emango dio hasiera. Biterin ostiralera arte 17:00etatik 20:00etara egongo dira jantziak ikusgai. Iraultza Dantza Taldeak antolatzen du erakusketa eta asteazkenean, 19:00­etan, Ramon Garciak Baserri­tarren eta Kalekumeen Janz­ke­rak hitzaldia eskainiko du. 

Asteburuan etorriko da jaialdi nagusia dantzari haundi eta txikienen irteera eta emanaldiekin. Hernaniko auzo eta kaleetan zehar kalejira egongo da igandean.

Datorren larunbateko 11:30­etan emango zaie hasiera asteburuko ekintzei. Herna­niko Ttarla dantza taldeko txikiak izango dira herriko kaleak musika eta dantzaz busti­tzen lehenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!