Donostia-Baiona-Donostia martxa zikloturista da bihar, eta bertan izango da Astigarragako Mundarro txirrindulari taldeko ordezkaritza txiki bat. Taldekideek azaldu dutenez, martxa, bakoitzak ahal duen erritmoan egingo du, baina bukaeran denak elkartu eta bapo bazkalduko dute elkarrekin Ipintza sagardotegian.