Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, aurrera dijoa aurtengo errepideko denboraldia, eta Aste Santuko oporren ostean, ohiko zitak izan zituzten Astigarragako txirrindulariek aurreko asteburuan.
Horiek jarraipena izango dute gaur, asteburuko proba guztiak egun batean elkartu baitituzte.
Goizean, 23 urte azpikoek Lehendakari txapelketako Ereñoko Udala Sari Nagusia jokatuko dute. Eta juniorrek, XLV. Amaika Bat Saria izango dute Deban. Arratsaldean beste bi zita izango dira: Beola Motor Txapelketa izango dute kadeteek, Atarrabian; eta infantil eta alebinen topaketa, aldiz, Donostiako Sari Nagusia izango da.
Usurbilen, Astigarraga Herri Eskola hirugarren
Larunbatean ederki pasa zuten astigartarrek Usurbil Sarian. Gainera, Astigarragako Herri Eskolak hirugarren postua lortu zuten.
Astigarragako Herri Eskolak hirugarren postua lortu zuen Usurbilen.
Proba «gogorra» Tafallakoa
Igande arratsaldean izan zuten zita kadeteek Tafallako Txapelketan. 53 kilometroko ibilbidea osatzea izan zuten helburu 179 korrikalarik. Proba «gogorra» izan zela adierazi zuten; Intersport Irabiako Aitor Alberdik irabazi zuen, eta Jaime Romero astigartarra 52garren postuan sailkatu zen.
22garren, Telmo Semperena
Elgoibarko Sarian parte hartu zuten, ordea, junior mailako txirrindulariek. 149k hasi zuten ibilbidea, eta soilik 98 lortu zuten bukatzea. Ampo taldeko Xabier Berasategi erraz gailendu zen, ihesaldiko bere kideetatik urrunduta. Telmo Semperena astigartarra, pelotoiarekin iritsi zen, hogeita bigarren geratuta.