Futboleko Villa Errenteria Txapelketa jokatu zuten Astigarragako Mundarroko neskek, eta txapelketan bikain jokatuta, finalera iristera lortu zuten. Finala galdu egin zuten arren, bigarren postuarekin pozik egin zuten buelta etxera. Kopa eskuratu zuten, egindako ahaleginaren erakusle.