Datorren ostiralean, apirilaren 20an, konstelazio familiarrei buruzko saioa eskainiko du Arantxa Pardo Gaztelumendik. Auzo Etxean izango da, arratsaldeko 19:30etan hasita.
Azaldu du, lan terapeutikoa egiten dela konstelazio familiarrekin: «denok daramazkigu motxilak, zama sistematikoak, familiatik hartzen direnak; eta horiek askatzen laguntzen dute konstelazio familiarrek. Horren atzean, sintoma batzuk egoten dira; izan liteke gaixotasun edo ezin bat, fisikoa edo emozionala, eta tinbre moduko bat da, erakusten duena norberak daukan motxila hori. Askotan pentsatzen dugu, ez dugula izan nahi familiako norbait bezala, eta konturatzen gara, gauza berak egiten ditugula. Horrek esan nahi du, badagoela zerbait, harremana zailtzen duena».
Informatiboa izango da saioa, baina baita praktikoa ere, «norbait animatzen bada lantxo bat egitera», aurreratu du.