Mugikortasun azoka, Urbietan

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 14a, 02:00

Gaurkoa bigarren eskuko azo­ka, berezia izango da. Ohi be­zala, larunbatean egingo dute, 10:30etatik 13:30etarako tar­te­an, Urbieta kalean.

Baina oraingo honetan, edozein bizikleta mota eta mu­gikortasunarekin zerikusia du­­­ten tresnak saldu eta eros­te­ko aukera izango da: pa­ti­ne­teak, bizikletak, patinak, kaskoak, babeserako tresnak... 

Zerbait saldu nahi duenak gordailuan utzi beharko du, azoka hasi aurretik.

Gordailu zerbitzua, 09:00etatik 10:30etara
Tresna horietakoren bat saldu nahi duenak azokan utzi be­har­ko du, gordailuan, goizeko 09:00e­tatik 10:30etara. 

Prezioa bakoitzak jarriko dio, eta azoka bukatzean pasa beharko da utzitakoa jasotzera, edo bestela, salduz gero, dirua jasotzera. 

Gaurko bigarren eskuko azokak jende asko erakarri dezake.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!