Atzo hasi zen, esku pilotako Buruz Buruko Txapelketa; eta bertan ariko da, Aimar Olaizola goizuetarra ere. Final laurdenetan sartuko da bera, datorren asteburuan, eta kontrario zain zegoen. Izan ere, atzo jokatu zuten partidutik aterako da, bere aurkaria: Jon Ander Albisu edo Jose Javier Zabaleta. Profesionaletan debuta egin zuela 20 urte bete berri ditu Olaizolak, eta Binakako Txapelketan, pilotari onena izendatu zuten. Ondo ikusten du bere burua, txapelketa honetarako, baina ez faborito gisa.