Zortzigarren edizioa du aurtengoa, Ereñotzuko Mendi Lasterketak. Ekainaren 3an izango da, goizeko 10:30etan hasita, eta aurreko urteetako ibilbidea mantenduko dute: ia 12 kilometro, 832 metroko desnibelarekin, Urdaburuko tontorrera igota.
Lasterketan parte hartzeko, dagoeneko zabalik dago izenematea, interneten: www.kirolprobak.com. 10 euro dira.