Herri Urratserako autobusa, igandean

Kronika - Erredakzioa 2018ko maiatzaren 10a

Iparraldeko ikastolen aldeko jaialdia, Herri Urrats, igande honetan egingo da, Senperen, eta bertara joateko autobusa antolatu du Dobera Euskara Elkarteak, Lasarteko Ttakun elkartearekin batean. Igandean goizeko 09:00etan aterako da Atsegindegitik, eta iluntzeko 19:00etan itzuli. Izena emateko azken eguna da gaurkoa; 10 euro balio du txartelak bazkideentzat, eta 12, gainerakoentzat. Doberako bulegotik pasa, edo harremanetan jarri behar da: 943 33 27 99 edo dobera@dobera.eus. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!