Etxerat elkarteak Kinkea izeneko produktuaren kanpaina jarri du martxan; helbuRua izango da dirua biltzea, Etxeratek bere gain hartu dituen zerbitzuak finantzatzen laguntzeko. Izan ere, Etxeratek laguntza juridikoa eta mediku arreta ematen dizkie orain presoei eta hauen senideei. Guztia ondo azaltzeko, eta zerbitzu horiek zein diren ulertzeko, ekitaldia egingo da ostegunean, hilak 19, 19:00etan Biterin. Bertan hartuko dute parte Urtzi Errazkin, Etxerateko kide eta senideak, eta Aiert Larrarte Abokatuak eta Pernando Arburua medikuak.