Sorosle eta sorospen ikastaroa Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 13a, 02:00

Datorren astelehenetik, Hernanin Sorosle eta Lehen Sorospen ikastaro berri bati hasiera emango dio DYA Gipuzkoak, biztanlego osoari irekia egongo delarik. Ikastaroa euskaraz emango da. Ikastaroaren iraupena bi astekoa izango da apirilaren 27ra arte, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 21:00etara. Ikastaroa, Hernaniko Inmakulada Ikastetxean izango da, Sandiusterri Kalea, 4.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!