Hernaniko Langileen Babeserako Sareak bat egin du Donostiako M1 Langileontzat blokearekin, eta hainbat ekitaldi ari dira egiten Hernanin, Udaberri Gorria izenburupean. Aurrenekoa atzo hitzaldia eskaini zuten: Italiako mugimendu autonomoa 70. hamarkadan izenburupean eta gaur, berriz, M1 Langileontzat blokearen aurkezpena egingo da, 18:30etan, eta bihar, 20:00etatik aurrera, festa.