Irakasleen greba bertan behera utzi dute

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 13a, 02:00

Apirilaren 23tik aurrera Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan deitua zuten irakasleen greba bertan behera utzi dute. ELAk, LABek eta Steilasek deitua zuten aste osoko greba. Datorren astean biltzekoak dira Jaurlaritzarekin. Ez dute baztertu maiatza-ekainean grebara jotzea. Irakasleen arloko mahai sektoriala dute datorren asteazkenean, hilaren 18an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!