Apirilerako bi zita jarri ditu herri ekimen batek, «gaixo larriak eta kondena betea dutenak etxera!» lelopean, bereziki, Gari Arruarte eta Baldo preso hernaniarren kasuak ezagutzera eman eta haientzako laguntza lortzeko.
Txartelak, apirilaren 18 arte
Batetik, apirilaren 22an kantu bazkaria egingo da Xalaparta elkartean; Kuxkuxtu txaranga izango da animazioa jartzen. Txartelak salgai daude Oindi eta Txili tabernetan, 22 eurotan, eta apirilaren 18a izango da hauek erosteko azken eguna.
Bestalde, apirilaren 17an hitzaldia emango dute 19:30etan Biterin, Josu Juaristi, EH Bilduko europarlamentariak eta Aiert Larrarte abokatuak: Baldo, kondena bikoitza.