Portu eta Elizatxokoek eskatu duten txartela jaso dezakete

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 13a, 02:00

Portu eta Elizatxoko bizilagunek, bertako etenaldiek dira­u­ten bitartean, txartel bat es­ka­tzeko au­kera dute sartu eta irteteko eta onartutako eskaeren txartelak prest daude eta udale­txe­aren sarreran dagoen HHZ­ko bulegoetan (Herri­ta­rren Harrera Zerbitzua) jaso daitezke. Jasotzeko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00-19:00, eta hilaren lehenengo eta hirugarren larunbatetan, 10:00-13:00 bitartean izango da. 

Datorren astelehenetik au­rrera, apirilak 16, Elizatxo ikas­tolaren sarrera eta irteera orduetan, 20 minutuz, trafikoa etengo da Leokako labaderotik trenbide azpiko tuneleraino. Trafikoa etengo da 8:45­etatik 9:05etara eta 16:15­etatik 16:35etara. 

Neurri horren helburua da gehiegizko trafikoak oinez joaten diren ikasle haurren­tzat zein bizilagunentzat sor­tzen duen arriskua murriztea. Ikasturtea bu­katzen denean baloratuko da nola joan den neurria.

Abisuak seinaleen bidez

Larramendiko sarreratik:  1go abisua (seinaleen bidez): Larramendi-Elkano bidegu­ru­tze­an. 2garren abisua (seinaleen bidez): Larramendi-Oindi. Kontrola (hesiaren bidez): Leokako Labaderoan. Udal­tzainek errepidea itxiko dute trafikora eta gurasoek gelditu eta bertan umeak uz­teko au­kera izango dute. Leo­kako laba­deroko aparkaleku­an buel­­ta eman ahalko dute.

Portuko sarreratik: Kon­trola (hesiaren bidez): Shan­gai taberna parean. Autobusek ere bertan emango dute buelta. 8:45 baino lehenago doazen gurasoek libre dauden ohiko aparkalekuetan utzi ahalko dute ibilgailua.

Elizatxo ikastolako guraso talde batek desadostasuna

Udalak Portu eta Elizatxoko espazio publikoa hobetzeko eta bizilagunen mugikor­ta­suna hobetzeko hiru urteko pla­na prestatu du eta trafikoaren etena neurrietako bat da. Horren aurrean, bere desadostasuna azaldu nahi izan du, Elizatxo ikastolako gu­raso talde batek, eta hainbat arrazoi eman ditu: «badirudi helburuetako bat dela, eskolara oinez joatea eta kotxearen era­bilera murriztea; zer irtenbide dago, ikastolatik urrun bizi di­ren haurrentzat? Zer ger­tatzen da ume txikiekin? Gu­ra­so asko ere, lanera sartu edo ateratzen dira ordu horietan, haurrak utzi ondoren edo jaso aurretik, eta kotxea behar dute; non ge­ratzen da kontziliazio familiarra-laborala ne­u­­rri honekin? Gainera, asko oztopatuko da Eli­zatxoko aparkalekura sarbi­dea; zein da alternatiba? Esan di­gu­te Leoka edo Shangai ta­ber­naraino joan gaitezkeela ko­txe­an, eta haurrak han utzi; zer gertatzen da haur txikienekin?».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!