Lau belaunaldi elkarrekin, emanaldian

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 13a, 02:00

EMANALDIA izango da gaur  Ttarla Dantza Taldearen 25 urteen ospa­kizunei hasiera emango die­n ekitaldia.  Ttar­lak 25 urte dantzan ikus­ki­zu­na­rekin, oholtza gaine­an egin­­go dute bat dan­tza tal­de­an aritutako lau be­launal­dietako taldeek. Gaueko 22:00­etan ha­si­ta izango da, kirol­degiko fron­toian. Txili eta Garin tabernetan sarrerak salgai daude 6 euroan.

Egun osoko egitaraua eta bazkaria, biharko
Bihar ere ospakizunek jarrai­tuko dute eta egun oso­­ko festa antolatu dute, Ti­lo­setan. Goi­zean, 11:30etatik au­rre­ra, Ka­nika taldearen jo­la­sak, Apa­­xi kontalaria eta bazkaria izango dira. Arra­tsaldez, 17:00etatik aurrera, erromeria eta taile­rrak izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!